Debru ixila!
Philippe DORIN-en Antzerkijeia Haütüa denentzat Olerkiko jeialdi hontan, eztitarzünari, xirtoa ondopan ebilten zaio. Hitzeki txostakatzeko, beren otsak aldatzen behatzeko atsegina. Xüttt ! üdürier beha eta hitzer so egon zitee !
Azantz: herots saltzale bat. Basabortüan bidexka galdü bat, bere aitzinean herotsez beterik den untzi bat üngürükatzez agertzen da. Azantzek erosle bat txerkatzen dü !
Bakartarzünak eta ixiltarzünak lotsarazten düelakoz, berareki mintzatzen ahal datekean norbait asmatzen dü : Oiharzün deitüko dü. Dena erraiten düan herriaren errege ttipia. Etsitürik bena debaldetan, Azantzek lagün bat egürükitzen dü. Egürükitze hortan bere asmüa hegaltatzera üzten dü, soegilea berareki eramanez.
Oiharzün, haratago joanen da eta Azantzi ixiltarzünaren balioa ikasiren deio. Ixiltarzün agurgarria ! Ixiltarzün madarikatüa ! - Etsai ala adixkide ? Ene kuntre ala eneki ? Edo eroslea edo saltzalea egiten - dük ! Jakin behar diat ! Edo kanpoan edo barnean hiz ! Bena ez saihetsean.
"Sacré Silence" ikuskizunaren euskaraz egokitzea.

