Zirrimarra: haurrendako arte tailerrak
- Zirrimarra elkartearen aurkezpena
- Elkartearen xedea
- Baliabide materialak
- Gertakariak
- Gure sustengatzaileak eta laguntzak
Zirrimarra elkartearen aurkezpena
Zirrimarra 1901eko legeko elkarte bat da. Fabienne Garay horren animatzailea da. Elkartea deneri idekia da, proiektuen arabera.
Elkarteak, bi oreneko tailerrak proposatzen dizkie haurrei, astero, 6 urtetik goiti. Tailerretan, hamar bat haurrek parte hartzen dute astezken eta ibiakoitz goizetan.
Elkartea Lasan kokatua da, Taillandenia etxea, Iribehereko bidean.
Garazi eta Baigorriko kantonamenduko burasoen beharrak kontutan hartzeko, elkarteak tailerrak euskaraz eta frantsesez antolatzen ditu.
Elkartearen xedea
Zirrimarrak haurrak artearekin harremanetan sarrarazten ditu praktika artistiko baten bidez, baita ere sorkuntzaren gustua sorraraziz.
Elkarteak eskaintzen du toki bat nun bakoitzak bere sorkuntza agertuko duen eta barnatuko.
Teknika berri batzuen ikastea eta material desberdin batzuen erabilpenaren bidez, haurrek esperientzi berriak bizitzen dituzte eta horrela beren adierazpen artistikoa aberasten dute.
Praktikari esker, haurrek beren ingurumen kulturala eta artistikoa hobekiago begiratzen eta ulertzen ahal dute.
Baliabide materialak
Artea praktikatzeko, haurrek behar duten materiala atzemaiten dute tailerran. Argazkigailu eta filmatzeko tresna numeriko bat aurkitzen ahal da ere.
Arte kulturari buruz, xoko bat antolatua da liburu eta afitxa handiekin.
Gela bat egokia 10 bat pertsona errezebitzeko, mahain handi, kadira, xibalet, eta xurrustategi batekin.
Gela bat materiala altxatzeko, xoko batekin ordenagailuarentzat. Gela bat hiru neurrietako lanak ezartzeko, xoko batekin telebista, magnetoskopa eta DVD irakurgailuarekin.
Gertakariak
Lanak, erakutsiak dira erakusketa batean, urte bukaeran, Donibane Garazin. Herriko Etxeak prestatzen digu gela bat, ekainean. Aste bat ala bi irauten duen erakusketan, ikusten ahal da urtean eginak izan diren lanak.
Estrenaldi bat egina da, nun haur guziek eta haien familiak parte hartzen duten. Zirrimarra laguntzen duten kultur partaideak gomitatuak dira ere. Urteko memento azkarenak aurkestuak dira bideo baten bidez erakustokian.
Urte bukaeran, kultur ateraldi bat antolatua da, bisitatzeko erakusketa edo museo bat. Lehentasuna emana da euskal kulturari, ahantzi gabe nazioarteko kultura, erakusketa garrantzitsuak antolatuak direlarik gure eskualdean.
Arte berezi batean adituak diren jende batzuk etortzen ahal dira proiektu batzuen arabera. Hala nola 2006eko urtean, buztinegile bat (Katina Urruty) etorri da buztinezko arkitekturari lotua zen proiektu baten lantzeko eta 2008an, Aurélien Desbois, margolaria, graff teknika menperatzen duenak, parte hartu du proiektu batean...
Gure Sustengutzaileak eta laguntzak
Instituzio eta herriko etxe batzuk haien laguntza eman digute Zirrimarra sortu ondotik, hala nola Udabiltza eta Fondation de France elkarteek. Euskal Kultur Erakundeak eta Garazi Baigorriko Herri Elkarguak urtero emaiten dizkigute diru-laguntzak funtzionatzeko.
2007/2008ko urtearentzat lehen aldikotz, Euskararen Erakunde publikoak lagundu gaitu ere.
Herriko etxe batzuk laguntzen gaituzte urte batzutan edo urtero ( Ortzaitze, Uharte Garazi, Donibane Garazi).
Donibane-Garaziko herriko etxeak erakustokia urtero prestatzen digu (urririk), gure urte bukaerako erakusketaren antolatzeko.
Lasako herriko etxeak prestatzen digu lantokia, Taillandenia etxean.