Iparraldeko artistak eta kultur arloko eragileak

Sail honetan euskal kulturaren arloan ari diren Iparraldeko artistak, artista taldeak eta ikusgarrigintzako profesionalak (soinu eta argi teknikariak, ekoiztetxeak, argitaletxeak, kultur aretoak...) zerrendatuko ditu Euskal kultur erakundeak, urtekari batean bezala, zortzi alor handitan:

Euskal sorkuntza artistikoaren zerbitzuko

Ipar Euskal Herriko euskal kultura eragileei, ekoizpenei eta sorkuntza gunei buruzko informazioak hobeki hedatzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak erreferentziazko hiru tresna proposatzen dizkizue sarean www.eke.org web atarian: hemen duzuen artisten errepertorioa, sorkuntza artistikoen katalogoa eta ikusgarri gelen gida.

Artisten errepertorioa bezala, aretoen gida eta sorkuntzen katalogoa erregularki aberastuak eta eguneratuak dira, Ipar Euskal Herriko kultura biziaren eta artistikoaren errealitatea ahal bezain ongi islatzeko.

Xehetasunak

Bi gida osagarri



Errepertorioan nola agertu?

Errepertorio honetan agertu nahi baduzu harremenaten sar zaitez Euskal kultur erakundearekin helbide honetara idatziz artistak@eke.org edo deituz: 05 59 93 25 25. Dohainik da! [+] Gehiago jakin...