Iparraldeko artistak eta kultur arloko eragileakSail honetan euskal kulturaren arloan ari diren Iparraldeko artistak, artista taldeak eta ikusgarrigintzako profesionalak (soinu eta argi teknikariak, ekoiztetxeak, argitaletxeak, kultur aretoak...) zerrendatuko ditu Euskal kultur erakundeak, urtekari batean bezala, zortzi alor handitan: Euskal sorkuntza artistikoaren zerbitzuko![]() Ipar Euskal Herriko euskal kultura eragileei, ekoizpenei eta sorkuntza gunei buruzko informazioak hobeki hedatzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak erreferentziazko lau tresna proposatzen dizkizue sarean www.eke.org web atarian: hemen duzuen artisten errepertorioa, sorkuntza artistikoen katalogoa, ikusgarri gelen gida eta festibalen eta kultur gertakarien gida. Artisten errepertorioa bezala, aretoen, sorkuntzen eta festibalen gidak erregularki aberastuak eta eguneratuak dira, Ipar Euskal Herriko kultura biziaren eta artistikoaren errealitatea ahal bezain ongi islatzeko. Errepertorioan nola agertu?Errepertorio honetan agertu nahi baduzu harremenaten sar zaitez Euskal kultur erakundearekin helbide honetara idatziz artistak@eke.org edo deituz: 05 59 93 25 25. Dohainik da! [+] Gehiago jakin... Bilaketa lasterraArtista, talde edo festibala baten izenarekin... Beste hiru gida osagarri
|