EUSKAL ARGENTINA ELKARTEA

EUSKAL ARGENTINA da elkarte bat 1996an sortua eta hunen helburu lehena da famili galduen juntaraztea.

Azken bi mende horietan asko euskaldun joan zen Iparralde huntarik Argentinarat edo Uruguay-rat buruz bereziki eta horien ondokoek ez dute har emanik hartu ahal izan beren kusiekin mintzaiaren kausaz. Aladere ez zakiten euskararik ez fransesik eta hemengoek ez ginuen ezagutzen kastillanoa. Hego aldeko euskaldunek ez dute nahigabe hori izan eta segitu ahal izan dituzte har emanak.

Beraz Iparraldeko emigrazio horrea ondorioz beren familiakoak bilhatzen dituztenek Argentinan edo Uruguay-en edo berdin erresuma horietakoek Euskal Herri Iparraldean laguntza galdegiten ahal dute elkarteari. Hortarako behar dute izkiriatu ahal bezenbat xehetasun emanez.

EUSKAL ARGENTINA ELKARTEA

Address

JUTSI
64120-JUXUE

Person to contact: Pierre Laco
Phone: 00 33 (0)5 59 09 15 48
Fax: 00 33 (0)5 59 09 15 48

E-mail: Contact-form
Website: http://monsite.wanadoo.fr/euskal.argentina/