HIRU PUNTTU

"Hiru Punttu" korrika kulturala kari sortu zen eta Antton Lukuren " Tu quoque fili" eman. Eduki politikoa zeukan lana zen klasikoa formaz.

"Hotel du Fronton"ekin ematen diote jarraipen eta haustura. Bilatzen da kalitatezko antzerki bat publikoan zentratua. Zein dira hemengo ikuslearen erreferentziak? Orokorki komedia deitzen zena eta inauteri giroan eman forma sailka ezinak (maskarada, libertimendu eta tobera) Komediaren doinua dakar lanak baina pertsonaiak turismoaren munduan dabiltzan arketipoak dira, espazioak errekuperatzen du bere balio sinbolikoa eta taula gaineko instalazioek ere bai.

Hari beretik irekitzen dute Tobera zikloa. “Lurra” lehen atala da. Publikoarekin plazako harremana lantzen du, baita bertsolaritzan adibidez dagon pertsona eta pertsonaiaren arteko anbiguotasuna. “Beltzeria” bigarren partea erranean zentratzen da. Zeini erran dakioke tobera testua? Zertan du bere funtzio nagusia? Hitz hartzean, salatzean, polemikan, probokazioan, publikoarekiko lehian? Denbora berean kantua eta bertsoaren funtzio teatrala hunkitzen ditu. Taldeko 3 lagunek abarra erantsiko diote 2006ko udaberrian “Escualdunac” muntaketarekin. Formatu nimiñoko lan honek etnia eta etxe bizitzaren gai polemikoak jorratu gogo ditu bertsolariekin dialektikan. “Tobera” izeneko azken lan batek bukaera eman behar lioke ikerketa lan honi gure antzerkiaren jatorri aniztasuna aldarrikatuz, dantza, bertsu eta beltzen hitz hartze beharrezkotasuna plazaratuz, publikoa braali edo soka dantza horretara gomitatuz.

Arte horretan "Joel Euskal Herrian" irrati antzerkia grabatu dute Gure Irratia, Kafos eta Petit Théatre de Pain-eko kideekin.

HIRU PUNTTU

Address

Portaleburu
64220-DONIBANE GARAZI / SAINT JEAN PIED DE PORT

Person to contact: Antton Luku
Phone: 00 33 (0)5 59 37 06 09

E-mail: Contact-form