Baionan Kantuz...laster 10 urte kantuz eta euskaraz!!!Hilabetean behin, 4. larunbatean, ehunka pertsona elkartzen dira Lakarra plazan eta merkatuan berean, lehengo eta gaurko aireak kantatzeko eta momentu goxo baten pasatzeko. Izan ere gure kulturaren parte nagusienetarik bat, kantua, helarazi nahi diegu gure ondokoei. hori da Baionan Kantuzen izpiritua. Saltegi eta disketxe on guzietan Baionan Kantuz-en diskak eskuragai dituzue!! Eta ez ahantz hilabeteko 4. larunbatean guri juntatzea!! (ikus pean den egutegia) Hitzordua 11:00tan Lakarra plazan eta ondotik 11:30tan merkatuko galerian. |
HIRUKI elkarteaAddress24, Castors karrika Person to contact: Guillaume Irigoien E-mail: Contact-form |