Sagarno BerriaAurkezpena.Sagarnoaren sukarrak Iparraldea ere hartzen ari du emeki emeki. Sagarno egile berriak, sagarnotegi berriak, sagarnoaren inguruko pesta berriak. Hiru probintzietan berriz agertzen ari da, lehengo haritik eta oraiko moldean, sail ekonomiko xahar hori, edari horren inguruan pestak ere biderkatzen direlarik. Hirukik, zortzi urte hauetan, bere harritxoa ekarri dio mugimenduari, herrikituz gaurko sagarnoa. Sagarno Berria ekitaldiarekin, sail berri bat idekitzen du, aurkeztuz, ez bakarrik sagarno berria, bainan ere honen Iparraldeko ekoizle berriak. 2006-2007ko Sagarnoa Atlantika bazter guzian, udaberri eta uda bero
eta idorra izan da eta holakoetan gertatzen den bezala, sagarrak ur
gutxi beretu du bainan mami anitz. Aurtengo sagarnoak ez du kalitate eskasik. Kantitatearen aldetik 12 milioi litrotara heltzen da, 150 000 litro Iparraldean ekoiztuak izan direlarik. Beren sagarnoa aurkeztu duten sagardotegiak:
|
HIRUKI elkarteaAddress24, Castors karrika Person to contact: Guillaume Irigoien E-mail: Contact-form |