Sagarno Eguna 2007

2007ko maiatzaren 23an, Baionako Espainiako atean : Baionako 9. Sagarno Eguna.

Sagarno egunaren egitaraua.

Arratsaldeko 6etan: 25 sagarnotegien idekitze ofiziala. Espainiako atean eta ondotik sagarnoa dohainik zerbitzatuko dute Bainoko 25 elkartek bere pintxoekin. Sartzea: 6€

Basoa sartzearen truk, jateko aukera, jokoak haurrentzat, pausa eta itzalguneak.

Dastatze denboraldi guzian animazioak: gaiteroak, trikitixak, txistuak, txarangak, txalaparta, kantariak, Batukada, ...

Arratseko bederatzietatik goiti: Patxi perez eta konpainia, Ikusgarri, kontzertu, dantzaldi eta beste.


Sagarno Eguna-ren istoria laburra.

Hau da sagarno sailaren ekitaldi nagusia eta hunek zuen ere Hiruki elkartea bera bultzatu. Sagarnoaren ohitura eten zen 60garren hamarkadan Iparraldean eta  beraz adinetakoek baizik ez zuten produktu horren ezagutza.

Duela zazpi urte, Hegoaldean egiten denaren ildotik, Hiruki antolatu zuen Baionako lehen Sagarno Eguna. Garai hartan, Baionako 12 elkarteen partaidetzarekin, 12 sagarno ezberdinen jasta proposatu genuen publikoari. 2000 presunek erantzun zuten deiari.

2007an, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko 25 sagarno ezberdin probatu dira, Baionako 25 elkartek zerbiturik. 3500 presuna hurbildu ziren pestarat, askotan familiaka, belaunaldi guzien harrera hastapenetik landu dugulako, haur gune, atseden gune, animazio gune eta  jastatze gune bereziak eskainiz.  Betiko giro ezin hobea iragan zen eguna, animazio frangorekin, baita ere elkarteen parte hartze gero eta haundiagoarekin.

Bilaketa lasterra

Artista, talde edo festibala baten izenarekin...

Beste hiru gida osagarri

Sorkuntzen katalogoa
Ikuskizunen aurkezpenak, harremana...

Festibalen eta gertakarien gida
Iparraldeko festibalak eta kultur gertakariak...

Aretoen gida
Gelen ezaugarriak eta kokapena...