IKER (UMR-5478)IKER ikerketa batzorde bat da, CNRS-eko Tipologia eta Hizkuntza Unibertsalak federazioaren kidea, euskarari eta euskal testuei buruzko ikerketan berezitua.
Frantzian euskal hizkuntzalaria eta euskal testuei buruzko ikasketei lotua den ikerketa publiko gune bakarra da. Hizkuntzalaritza da ikerketa gunearen adar nagusia, azpi alorretarik ikerketa sintaxikoa bat da, konparaketa edo tipologia ikuspuntuarekin (ergatibotasuna, fokalizazioa, erlatiboak adib.), semantika beste bat (zenbatekotasuna, ezpazio-leku juntagailuak adib.), aldaketa diatopiko eta diakronikoa ere. Bestalde ikerketa gunearen ikertzaileek euskararen aldeko ekintza publikoei buruz beren ikusmoldea askotan eman behar dute : hizkuntza garapenaren lurralde politikaz, estandardisazio lexikografiko gaietaz, hizkuntz korpusen antolaketa eta etiketatzea, etab. Bigarren ikerketa adarrak ere testuak hunkitzen ditu, filologia ikuspuntuaz, literatura historioaz eta literatura konparatuaz. Orain dela gutiz gero eskuizkribuen gaia era berezi batez aztertua da izan dadin argitalpenaren ikuspuntuaz edo testu genetikaz. Artxiker artxiboakhttp://artxiker.ccsd.cnrs.fr
|
IKER (UMR-5478)Address28, rue Lormand Fax: 00 33 (0)5 59 25 67 26 E-mail: Contact-form |