IZARRAK

Aldude aldeko lau neska gaztek osatzen dute Izarrak taldea : Céline Bidart-ek, Kattin Inchauspé-k, Sophie Oteiza-k eta Emmanuelle Luro-k. Iguzki Lore eta Jazz in College taldeetan hasi ziren kantatzen, 2003an Izarrak taldea sortu arte. 

2004an Baxe-Nafarroako Kantu Xapelketan parte hartu eta bigarren saria irabazi zuten. Urte berean, 4 abestiz osatu CD bat atera eta biziki oihartzun zabala ukan zuten...
   
Horrela, emanaldi anitzetan parte hartzeko aukera ukan zuten, hala nola Niko Etxarten, Joseba Tapiaren edo Anje Duhalderen kontzertuak irekitzeko. Erregularki entzun daitezke Baionako Jean Dauger zelaian ere. 

   
Biziari So bigarren diskoarentzat, Philippe Albor, Jean Etxart, Jean Louis Davant edota Itxaro Bordaren laguntza ukan dute

IZARRAK

Address

Person to contact: Emmanuelle Luro (manu)
Cell: 06 83 35 72 26

E-mail: Contact-form
Website: http://www.myspace.com/izarrak