Baba zango-horiak| Haurrentzako ikusgarria | Chimères antzerki taldea | Hizkuntza: Euskara | Publikoa: 7 urtetik goiti. Baba zango-horiak [+] Argazkia handitu Brasilen sortua, Mattin adoptatua izan den mutiko ttipi bat da. Bere sortherritik ekarri duen Meli bere panpinatik ez da iñoiz bereixten, hau baita bere sekretu guzien gordetzailea, batzutan ere bere aholkularia. Mattinek nahi lituzke hizkuntza guziak mintzatu mundu osoan konprenitua izaiteko gisan. Hain zuzen, "pakanaima" mintzaira asmatua du, Melik bakarrik ulertzen duena. Bere gurasoak ainitz kezkatuak dira, bereziki bera ama, Beatriz Latapi erakasleak aipatu berria baitu Mattinek klase berezi batean beharko lukeela sartu "molde normalean ikas dezan irakurtzen eta idazten !" Bere arraun erakaslearen eztei egunean, Mattinek topo egiten du neska ttipi bitxi batekin, osoki horiz jantzia, zapetak eta guzi. Marmarka ari da, eskuz jestuak egiten, xirlinga baten antza oihuten baina ez du ezer erraiten. Urratsez urrats, Mattin eta Baba zango-horiak –honela izendatu baitu mutikoak- elkar komunikatzen ikasiko dute, errespetu eta konfiantxarekin, bata bestearen aditzeari ateak idekiz. Catherine Zambon idazlearen "Sissi pieds-jaunes" obran oinarritua. Euskarazko itzulpena : Txomin Héguy. Iraupena: ordu bat Antzezleak: Charlotte Maingé, Catherine Mouriec, Asier Oruesagasti, Lierni Fresnedo. BaldintzakArtisten harrera6 pertsonentzat Ezaugarri teknikoakJoko espazioa: HarremanaKontaktua:Chimeres Antzerki Taldea 75 Marechal Juin etorbidea E-posta: Kontakturako datu orria Webgunea: www.theatre-des-chimeres.com |