Babiloniako loreak

Sorkuntza hau ezin da gehiago programatu. Amaitu da bere hedapena.

| Antzerkia | FTI Antzerkiola Imaginarioa | Hizkuntza: Euskara eta gaztelania | Publikoa: Denentzat

Babiloniako loreak [+] Argazkia handitu

Gaia: Hegoak gogora ekartzen ditu bere amatxi Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan.

Argumentua: T. Adornok esan zuen ezin zela poesiarik idatzi Auschwitz ostean. Agian egia izango da, ez gaitu historiaren sarraskien erruak utziko kantu ttipietan ibiltzen gudu zelaien hautsean. Akaso labe makabro haien biktimentzat soilik zilegia izan liteke poesia idaztea. Hildakoek soilik hitzegin dezakete hildakoez.

Gu ez ginen Auschwitzen izan. Baina alda dezagun metafora, alda dezagun antiutopia: har ditzagun Babiloniako gizakien amets handiak. Jainkoen etxera heltzeko gogo aseezin hura. Gauza jakina da: gizadiaren handinahiaren ondorioa jainkoen amorru eta madarikazioa izan zen. Hona hemen galdera: ez ote da gaur eguneko zibilizazioaren eredua handinahi horren jarraipena? Ez ote gabiltza (gu, gizakiok) iragan hurruneko akats eta handinahikeriak behin eta berriz errepikatzen? Esan nahi da: amaitu al da Babilonia? Edo bortitzago (eta barkatu hiperbolea): ez al gaude oraindik guk geuk sortutako Auschwitz edo Babilonia eraldatu eta diplomatikoago baten harresien artean, munduko jainkoetatik urrun?

"Babiloniako loreak", Jon Gerediagaren arabera.

Iraupena: oren bat eta erdi.

Antzezleak: Miren Gaztañaga, Ander Lipus, Espe Lopez, Alex Gerediaga, Miriam K.Martxante
Gidoia: Jon Gerediaga
Argitazpena: Oier Ituarte
Jantziak: Miren Lore Garmendia
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Espazio sonoroa eta musika: Xabi Erkizia
Makilaia eta ile apainketa: Cynthia Ioli
Argazkiak, diseinu grafikoa: Ainhoa Resano
Makinaria: Andoni Garaizar Txori
Zuzendaritza: Ander Lipus

Baldintzak

Artisten harrera

Zortzi pertsonentzat
- Aldagela erosoak
- Apairu beroak
- Edariak

Ezaugarri teknikoak

Gelaren neurriak:
- Zabalera: 8 metro.
- Luzera: 7 metro.
- Altuera: 5 metro

Tokiak ilunpean geratzeko aukera izan behar du.

Muntaketa denbora 8 ordukoa da eta desmuntaketarena 2 ordukoa.

Xehetasunak (argiak, soinua)

Harremana

Kontaktua:

Harri Xuri
Sivom Artzamendi

Kultur gela - Salle culturelle
64250 Luhuso

Tel.: 05 59 55 58 43
Harreman teknikoa:
Oier Ituarte
+34 630 03 09 29
oierituarte@gmail.com

E-posta: Kontakturako datu orria

Webgunea: http://harrixuri.blogspot.com