Errautsak

| Antzerkia | Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu Konpainiak | Hizkuntza: Euskara | Publikoa: Denentzat

Egungo euskarazko antzerki konpainia onenetako hiru sorkuntza berezi bat proposatzeko bildu dira. "Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea. XX. mendeko hirurogeita hamar hamarkadan jaioak gara. Mundu aldatzear zela sinesten zeundenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak. Denboraren errotak egin du gaineratekoa. XXI. mendea da eta XX.eneko ametsen errautsak gara. Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote ?" Unai Iturriaga eta Igor Elortza

Zuzendaritza : Ximun Fuchs.

Antzezleak : Miren Gaztañaga / Ainara Gurrutxaga / Urko Redondo / Manex Fuchs / Ander Lipus / Ximun Fuchs

Idazkera : Igor Elortza & Unai Iturriaga

Eszenografia : Jose Pablo Arriaga

Argiztapen diseinua : Josep Duhau

Argazkiak : Ainhoa Resano

Kartela : Lontxo Yriarte

Baldintzak

Artisten harrera

7 pertsonentzat
- Aldagela erosoak
- Apairu beroak
- Edariak

Ezaugarri teknikoak

Iraupena : 1:30


Espazio eszenikoa:


- Zabalera: 8 m
- Sakonera: 9 m (moldagarria)
- Altuera : 5 m

Edozoin tokian aurkezteko parada bada.


Harremana

Kontaktua:

Le Petit Théâtre de Pain
Ximun Fuchs

Harri Xuri Kulturgela - Salle de spectacle Harri Xuri
64250 Luhuso

Tel.: 05 59 93 01 45
06 78 19 23 97

Faxa: 05 59 93 01 45


E-posta: Kontakturako datu orria

Webgunea: http://www.lepetittheatredepain.com/