Gau eraginak| Antzerkia | Théâtre du Rivage Konpainia | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa) | Publikoa: Denentzat Gau eraginak [+] Argazkia handitu Gauero, gauerdi eta zazpi minututan, Laurent eta Lorrainek elkar maite dute, edo elkarri min egiten diote. Jeloskortasuna, desioa, hilketaren tentazioa, nortasuna galtzea, zahartzea: abiadura lastertuan, usaiako bikoteek bizi osoan zeharkatzen dituzten etapak minutu batean bizi dituzte. Bost eszena ero eta absurdo, tragiko eta komiko, pertsonaiak janzteko eta eranzteko, bai irudiz, bai egiazki. Autorea:
Philippe Madralek humore beltzaren Sari Nagusia lortu zuen, 1971n. Urte anitzez, Centre dramatique national du Nord antzerki-zentroa zuzendu zuen, Jacques Rosnerrekin. Berak idatzitako testuak eszenaratzen ditu, bai Parisen, bai Frantzian barna (Théâtre de l’Est parisien, Théâtre de l’Odéon, Théâtre Montparnasse, Théâtre Paris-Villette eta bertze hainbat antzokitan). Bertze artistek ere bere antzezlanak muntatzen dituzte, bai Frantzian bertan, bai Frantziatik kanpo. Bestalde, Madralek eleberriak idazten ditu, baita zinemarako eta telebistarako gidoiak ere. Iraupena: 1:20 Antzezleak: Maria Alonso Del Val - Xabi San Sebastian BaldintzakArtisten harreraSei pertsonentzat Ezaugarri teknikoakEspazio eszenikoa :
HarremanaKontaktua: Théâtre du Rivage La Ferme de Jalday |