Osaba Vania| Antzerkia | Chimères antzerki taldea | Hizkuntza: Euskara / Frantsesa | Publikoa: Denentzat Osaba Vania [+] Argazkia handitu Irakasle zahar bat eta bere andere esposa gaztea, baserrira erretiratzen dira Vaniaren etxera. Haien heltzeak bizi baketsu batzuk nahasten ditu. Pertsonaia tchekoviarra, maitatzea eta maitatua izatea desiratuz eta besteak onartu ezinik hara-honaka dabil. Gaur egungo gizakiaren gisa, bere kontraerranen erdian lehertzen da. Itzulpena : Ikuskizuna frantsesezko zatiarentzat André Markowick eta Françoise Morvanen eta euskarazko zatiarentzat Txomin Heguyren itzulpenetatik abiatuz antzeztu den egokitzapen librea da. Gaintituluak :Bi hizkuntzetan emana da ikuskizuna : frantsesez eta euskaraz. Frantsesez antzeztua den partea euskaraz gainizendatua izango da. Brechten euskarazko "Kaukasiar kreazko borobila"-ren arrakastaren ondotik, Jean-Marie Broucaretek Tchekoven antzerkia berriz bisitatzen du komedia gozo-garratz baten sortzeko non bi hizkuntzek, euskara eta frantsesak hain zuzen, elkar erantzuten duten eta elkar osatzen diren. Bi hizkuntza, bizia aitzina doala errateko, alde ala kontra izanik ere, izan zenaren hondarrekin eta datorrenaren esperantzarekin. Antzezleak : Dominique Marc Depond / Txomin Heguy / Gilles Joly / Guy Labadens / Muriel Machefer /Charlotte Maingé / Catherine Mouriec. Taula zuzendaritza eta moldakuntza : Jean-Marie Broucaret Zuzendari laguntzaile : Ludovic Estebeteguy Ezenografia : Sophie Bacon / Francisco Dussourd / Jean-Marie Broucaret Musika sorkuntza : Pascal Gaigne Jantzia, atrezoak : Sophie Bacon / Francisco Dussourd Argien sorkuntza, teknikalaritza orokorra : Bruno Soinu teknikalaria : Nicolas Dupéroir Itzulpenak : Txomin Héguy euskarazko zatiarentzat, André Markowick eta Françoise Morvane frantsesezko zatiarentzat. BaldintzakArtisten harrera11 pertsonentzat Ezaugarri teknikoakEspazio eszenikoa: Apailakuntza ezenografikoa sinplea eta Iraupena : 1:30 HarremanaKontaktua:Chimeres Antzerki Taldea 75 Marechal Juin etorbidea E-posta: Kontakturako datu orria Webgunea: www.theatre-des-chimeres.com |