"Diaspora Bidaian" ikusgarria bidean"Diaspora bidaian" ikusgarriarekin, Le Théâtre du Versant konpainiak euskal diasporari buruzko nazioarteko ko-ekoizpen bat eskaintzen digu, Bernado Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Pier-Pol Berzaitz-en testuetan oinarritua. Udazken honetan ikustekoa...
Nazioarteko ko-ekoizpen batBadu orain 10 urte Le Théâtre du Versant konpainiak kultura aniztasunaren eta trukaketen apustua egina duela nazioarteko esperientzia batzuen bidez. Gauza bera gertatzen da euskal kulturak beste kulturetan daukan tokia aztertzen duen "Diaspora Bidaian" ikusgarri berrian ere. Lan horri esker, konpainiak nazioarteko artisten sare bat osatu ahal izan du bai eta elkarlan bat gauzatu. Alabaina, eszenaratze lana Gaël Rabas (Théâtre du Versant) eta karia hortara bere euskal sustraiak ezagutu dituen Orlando Arocha venezuelarrarena da. ![]() "Diaspora bidaian" egitasmoko aktoreak (Argazkia : Théâtre du Versant) Beste lau konpainiek parte hartzen dute proiektuan : Contrajuego (Venezuela), Le Cochon SouRiant (Québec), Ayizan (Haïti) eta Oihulariklown (Euskal Herria). Diaspora, leienden eta errealitateen artean"Diaspora Bidaian" ikusgarria Léon eta Jean-Baptiste Uturburu anaien historian oinarritzen da. Barkoxtar hauek Ameriketara joan ziren 1820 urteetan. Bietatik batek aparteko ibilbidea ukan zuen biziki pertsonai famatuen ezagutza eginez : Simon Bolivar, Darwin... Hala ere, "Diaspora Bidaian" ez da historia antzezlan bat. Garaiak eta lekuak nahasten ditu eta horrela, Québec-eko Euskaldunen uhartetik Venezuelako basa-oihanera joateko aukera eskaintzen du, bai eta Bordaleko kaietatik Barkoxe sartzeko bidexka batera joatekoa ere. Tokiak eta garaiak bezala, hizkuntzak ere nahasiak agertzen dira, hala nola frantsesa, euskara eta batzuetan kreolera ere bai. Ikusgarria lehen aldiz emana izanen da Bordalen 2009ko azaroaren 13 eta 14an eta ondotik Euskal Herrian zehar ibiliko da azaro-abenduan (ikus euskal kulturaren web atariko egutegia) eta Québec-en 2010ean. Aipatzekoa da, emanaldiak hasi aitzin, Ameriketara joan eta Euskal Herrira itzuli diren bi pertsonen lekukotasunak entzuten ahalko direla bideo baten bidez : bata Mayi Oçafrain, Kaliforniara joana 1970an eta bestea Jean-Pierre Erreca, 1951ean joana. Bideo horiek Euskal kultur erakundearen "Eleketa" iparraldeko memorio kolektiboaren bilketa programaren barnean eginak izan dira. Xehetasunak :"Diaspora Bidaian" ko-ekoizpenak Le Théâtre du Versant konpainia, Baionako Eszena Nazionala, Euskal kultur erakundea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra biltzen ditu. Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - IHAUTERIAKThierry Truffaut 2012ko otsailaren 4a KONTZERTUAK - MUSIKAGaizka Sarasola - Xabier Erkizia - Jean-Christian Galtxetaburu 2012ko otsailaren 4a KONTZERTUAK - KANTALDIAIkastolako haurrak - Pascale eta Jean-Louis Aranburu Bidabe - Larraineko Monzon pastorala 2012ko otsailaren 4a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSantibate 2012ko otsailaren 4a HITZALDIAK - ONDAREAEuskal Herriko ikusentzunezko eta soinu ondasunen gaurko egoera 2012ko otsailaren 4a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKHartzaren Eguna 2012ko otsailaren 4a HITZALDIAK - LITERATURAEuskal literatura globalizazioaren garaian 2012ko otsailaren 4a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |