(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Hitzaditza 2008: diktaketa euskaraz

Euskal kultur erakundeak eta AEK-k "Hitzaditza", euskarazko diktaketaren hirugarren edizioa proposatzen dute maiatzaren 31n, larunbat goizez, Baionan, AEK-ren egoitza berrian.

2007an, 70 bat pertsonek ariketan parte hartu zuten, bi maila ezberdinetan : lehena, eta lehen aldikotz, 12 urtetarik 15 urte arteko gaztetxoena, bestea aldiz helduena.

Aurten, testu bat proposatuko zaie 13 urtetarik 16 urte arteko gaztetxoei. Helduak aldiz bi taldetan banatuko dira : euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak.

Euskaltzaindiak testu guziak balioztatuko ditu. Hizkuntza mailaren araberako ariketak izanen dira.

Aitzineko urteetan bezala, testuen idazleak diktaketa egunean ezagutuko dira

Ariketa hau aitzaki bat besterik ez da euskarazko momentu goxo baten iragaiteko: topaketak iparraldeko idazleekin, euskarazko liburuen eskaintza, kultura animazioa eta euskal kulturarekin zer ikusteko duten sarien banaketa.


Hitzaditza 2007

2008ko edizioa

Le samedi 31 mai 2008, à 9h30, dans les nouveaux locaux de AEK, 22, rue Marengo, Bayonne (Petit-Bayonne). Voir le plan Lau joko, lau idazle Antolatzaileak: Laguntzaileak Baliabideak: