Omenaldia Mattin bertsulariari

2011/07/03

Uztailaren 10ean, igandearekin, Ahetzeko herriak 1981eko uztailaren 22an zendu Mattin Trecu bertsularia omenduko du. Ospakizunak, bazkaria eta bertsu-saioa izanen dira, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu egun horretan.

Omenaldia Mattin bertsulariari

Bere heriotzaren 30. urtemugakari, Ahetzeko Herriko Etxeak Mattin Trecu laborari-bertsulariaren omenezko egun bat antolatzen du, Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Bertsulari alai hori ezaguna egin zen anitzetan Fernando Aire "Xalbador" urepeldarrarekin kantatzen zuelako eta umore handiko bertsularia baitzen. Bertsu txapelketak irabazi zituen 1948an Urruñan eta 1952an Saran eta 1960tik landa Donostian jokatu ziren Euskal Herriko Bertsu Txapelketetan parte hartu zuen.

2011ko uztailaren 10eko egunaren egitarauan : meza, "Agur Jaunak", bazkaria, eta noski bertsu-saioa 16:00etatik goiti, herriko eskolan Michel Aire "Xalbador", Odei Barroso, Ekhi Erremundeguy, Jose Luis Gorrotxategi, Patxi Iriart, eta Imanol Lazkano-rekin. Gai-jartzailea : Joana Itzaina.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)