Gaia(k):

Sortak sortuz

Sortak sortuz

Bertsu-eskolen sormen lana entzungai

Bertsu-eskoletan 2010-2011 ikasturtean egindako lana bistaratzeko eta haurrek kantu bat sortzen gozatzeko, bertso-eskolek disko bat osatu dute. Bertsu-eskoletako kide guziei banatuko zaie.

“Sortak sortuz” diskoak musikatutako 8 bertsu sorta biltzen ditu. Musika eta grabazio lanetan Odei Barroso eta Aimar Karrika ari izanak dira. Parte hartu duten bertsu-eskolak honako hauek dira:

  • Baiona (Lizeoa eta ikastola)
  • Azkaine
  • Hendaia
  • Kanbo (kolegioa eta ikastola)
  • Sara
  • Larzabale

Halako ekimen bat abian ematen den lehen aldia da eta Bertsularien lagunak elkarteak eraman du aitzina. Egitasmoak Euskal kultur erakundearen laguntza eskuratu du “Hogei’ta” programa kari.